Literaturia 2018 iragartzeko bideoa filmatzen aritu dira

Zarauzko Hitza 2018ko api. 18a, 11:07

Maiatzaren 25etik 28ra ospatuko dute aurtengo Literaturia. Aingura gaia oinarri harturik, emanaldi literarioak, liburu aurkezpenak, azoka, haurren gunea, itzulpen tailerra eta beste izango dira egun horietan. Jaialdia iragartzeko bideoa filmatzen ari dira, iaz bezala, Hiru Damatxoko lantaldearekin. Aktore lanetan, berriz, Ainhoa Alberdi ikus daiteke aurreratu dituzten argazkietan.

Argazkiak: Oihana Leunda