Hainbat herritar elkarretaratu da errauste plantaren aurka

Zarauzko Hitza 2018ko api. 18a, 19:20
Hainbat herritar errauste plantaren aurka bildu da Zarauzko Osasun zentroaren aurrean (Amaia Urbieta Arruti).

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Zarauzko Osasun Zentroaren aurrean. Hainbat herritar elkartu dira bertan, Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lelopean, errauste plantaren aurka.