Hainbat literatur ekitaldi egingo dituzte udal liburutegian

Zarauzko Hitza 2018ko api. 19a, 15:23
Leire Ruiz Arrutik ilustratutako poltsa. (Zarauzko Udala)

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Sanz Enean.

Datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte udal liburutegian, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Apirilak 23: 19:00etan, Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia.

Apirilak 25: 17:30ean, Apaxiren ipuin kontaketa.

Apirilak 26: 18:30ean, Danele Sarriugartek gidatutako literatur solasaldia, Hobe kontatzen ez badidazu lanaz.

Horrez gain, Leire Ruiz Arruti zarauztarrak ilustratutako poltsa bereziak banatuko dituzte liburutegira hurbiltzen diren irakurleen artean.