2018. urtean Parekidetasun Departamenduak sustatutako diru laguntzen oinarriak, baldintzak eta prozedurak ikusgai daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Diru laguntza horien helburuetako batzuk emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea eta Zarauzko emakumeen sare instituzional, sozial eta kulturaletako parte hartzea indartzea dira.
Diruz lagunduko dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduerak. Eskaerak aurkezteko epea, berriz, maiatzaren 21ean amaituko da.
Informazio gehiagorako, Parekidetasun Sailaren webgunean sartu, berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943-00 51 17 telefono zenbakira deitu.