Itziar Aizpuruk Alejandro Amenabarrekin filmatuko duela azaldu du 'Gure Kasa' saioan

Zarauzko Hitza 2018ko api. 20a, 11:31

Zarauzko bizilagun Itziar Aizpuru aktore getariarra izan zen atzoko Gure Kasa telesaioko gonbidatua. Alejandro Amenabar zinemagilearekin film bat errodatuko duela udan aurreratu zuen, baina ez zuen xehetasun gehiagorik eman. Era berean, alabaren eta ibobaren ezustekoa jaso zuen, eta amaieran Zarauzko Schola Cantorum abesbatzako kideekin aritu zen kantuan.