Irudietan: Azken Portu Goiko igogailuaren lanak

Zarauzko Hitza 2018ko api. 20a, 12:25

Otsaila bukaeran hasi zituzten Azken Portu Goiko igogailua eraikitzeko lanak. Construcciones Moyua S.L.-k eraikiko du azpiegitura, eta aurreikuspenen arabera, ekainerako erabilgarri egongo da igogailua. 25 metro luze eta 40 tonako altzairuzko egitura bere lekuan jarri zuten asteartean, eta une hori bideoan jaso zuen Xabier Txurruka alkateak.