100 urte bete ditu Marcos Olaizolak

Zarauzko Hitza 2018ko api. 20a, 17:43
Marcos Olaizolak txapela jaso du Xabier Txurrukaren eskutik (Zarauzko Udala).

70 urtez Zarautzen bizi izandako Marcos Olaizolak 100 urte bete ditu gaur. Egun, Zumaian bizi da, eta hura zoriontzera joateaz gain, Xabier Txurruka alkateak txapel bat oparitu dio Zarauzko Udalaren izenean. Olaizola oso eskertuta agertu da, eta bere emazte Josefa Alcorta, familia eta lagunekin ospatu du urtebetetze eguna.