Eguzki behaketak egin dituzte Astronomia Astearen barruan

Zarauzko Hitza 2018ko api. 21a, 12:52

Arkamurka Natura Elkartearen eskutik, XX. Astronomia Astea ospatzen ari dira herrian. Astean zehar lau hitzaldi saio antolatu dituzte, eta, ohi bezala, egitasmoa behaketekin biribilduko dute. Eguerdian, Munoa plazan izan dira, teleskopio bereziekin eguzkia behatuz eta haren inguruko azalpenak emanez. Gauean ere hitzordua jarri dute, 21:00ean, Santa Klara atzeko aparkalekuan, izarrak eta planetak ikusteko asmoz.