Gorka Landaburu: «ETAk inoiz eginiko garrantzitsuena da»

Berria.eus 2018ko api. 21a, 17:12
Gorka Landaburu (Onintza Lete Arrieta).

ETAk bere jarduera armatuan eragindako «samin handia» aitortu du bere azken agirian, eta Berria egunkariak ETAren indarkeriaren hainbat biktimen erreakzioak jaso ditu; tartean, Gorka Landabururena.

ETAk bere historian egin duen adierazpenik «garrantzitsuena eta kritikoena» da. Hala uste du Gorka Landaburuk, 2001. urtean Zarautzen ETAren bonba-gutun batek zauritutako kazetariak. Landabururen ustez, biktima askorentzat ez da nahikoa izango adierazpena, baina azpimarratu du ETA «behin betiko desagertzeko bidean» izatea dela «garrantzitsuena». Berak ere nabari du gabeziarik agirian. «ETAk hainbat kontu zor dizkio euskal gizarteari; besteak beste, kritika politiko sakon bat. Espero du ezker abertzaleak egitea hori».

Gainerako erreakzioak irakurtzeko: Berria.eus