"Bioaniztasuna eta ehiza aurrez aurre"

Berria.eus 2018ko api. 22a, 10:34
Aitziber Sarobe Egiguren (Berria).

Aitziber Sarobe Egiguren biologo zarauztarraren iritzi artikulua eman du argitara gaur Berria egunkariak.

"Ehiztariek manifestazioa egin zuten aurreko asteburuan honako hau aldarrikatzeko: «Euskadin ehiza bai, errespetua ehiztarien eskubideei, gelditu irainak eta mehatxuak». Irakurritako manifestuan, gizartean duten ordezkaritzarekiko eta ekonomiari egiten dioten ekarpenarekiko errekonozimendua eskatu zuten, baita nekazarientzat eta nekazariekin elkarlanean jarraitzeko asmoa erakutsi ere. Euren jarduera legala eta arautua dela azpimarratuz, erradikalen erasoa gelditzeko zioten. Ehiza euren bizimodua omen, aldatu nahi ez dutena.

Ehiza jarduera ekonomikoa da, tradizio luzea duena eta onura ekonomikoak dituena. Horregatik izan behar du arautua. Bestalde, jarduera horrek natur ondarean eragiten du, animaliak hiltzea baitu helburu, eta, beraz, kontrol zorrotza eskatzen du. Hemen dago kontu honen auzi nagusia: zein intentzio eta helbururekin, edo, bestela esanda, zeinen interesen mesedetan arautzen da ehiza?"

Iritzi artikulu osoa irakurtzeko: Berria.eus