ZAEko jubenil gizonezkoak Euskadiko txapeldun bateletan

Zarauzko Hitza 2018ko api. 22a, 20:02
ZAEko jubenil mutilak lortutako Ikurriñarekin (Aritz Mutiozabal)

Legution jokatu dute estropada, eta 20 ehuneneko alde eskasarekin nagusitu dira azkenean.

Oso justugatik, baina azkenean Zarautz Arraun Elkarteko jubenil mutilek irabazi dute Bateletako Euskadiko Txapelketa. Bigarren sailkatu den Oriori 20 ehuneneko alde eskasa atera dio, ia estropada osoan 2 segundo atzetik joan ondoren. Azkenean, 09:05,50ko denborarekin izan dira txapeldun Ekhi Illarramendik entrenatutako mutilak. Hirugarren Zierbena sailkatu da, 8 segundora, eta Itsasoko Ama laugarren, 14 segundora.

Arratsaldean, Legutiotik herrira iritsi direnean, harrera egin diete herritarrek eta zaletuek Musika Plazan. Ondoren, lortutako Ikurriña udaletxeko balkoian jarri dute.