Ziklomotorren IAT egiteko aukera izango da Astiko aparkalekuan

Zarauzko Hitza 2018ko api. 23a, 16:04

Maiatzaren 11, 15, 16, 17 eta 18an Applus Iteuve Euskadi enpresak egingo ditu azterketak eta txanda aldez aurretik eskatu beharko da

Ziklomotorren IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera etorriko dira Applus Iteuve Euskadi enpresako kideak. Maiatzaren 11, 15, 16, 17 eta 18an, 9:00etatik 14:00etara, Astiko aparkalekuan burutuko ditu enpresa honek azterketak. Bi gurpileko ziklomotorrei bakarrik egingo zaie azterketa; motozikletei eta lau gurpileko ziklomotorrei ez zaie azterketa egiteko aukerarik eskainiko.

Azterketa egin nahi izanez gero, eraman beharreko dokumentazioa ondokoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulazio baimena, derrigorrezko asegurua eta titularraren NANa. Azterketaren kostua 27,52 eurokoa izango da eta aldez aurretik txanda hartu beharko da Udaltzaingoaren bulegoan, apirilaren 26tik aurrera.