19:00etan hasiko da jaialdia, eta hasteko, Jam Session feminista egongo da eta ondoren, 21:30ean, Chocolate Remixen kontzertua. Chocolatek, "reggaetoi lesbikoa" egiten du, "musika genero honekin lotu izan den matxismoari kritika eginez eta bestelako gorputzez hitz egiteko baliatuz". Reggaetoiaren eduki sexuala modu queer batean bere egiteaz gain, emakumeek eta LGTB kolektiboek jasaten dituzten diskriminazioa, zentsura eta biolentzia ere salatzen ditu bere abestien hitzetan musikari argentinarrak.
Kontzertuaz gain, Chocolate Remixen aurretik eta ondoren DJ Korta y Pega eta TTT DJ set izango dira bertan.