Bisita teknikoa egin dute Donostiako turismo arloko hainbat profesionalek

Zarauzko Hitza 2018ko api. 25a, 16:07
Bisitarien argazkia, Talai-berri txakolindegian. (UKUE)

Urola Kosta eta Debabarrenako turismo eskaintza ezagutzeko helburuarekin egin dute bisita teknikoa Donostiako turismo arloko 47 enpresa eta profesionalek.

Foru Aldundiko Turismo Departamenduak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Debegesak antolatu dute bisita. Helburua Donostia inguruko turismo arloko profesionalek Urola Kostako eta Debabarrenako turismo eskaintza ezagutzea, zuzenean, ondoren beren bezeroei eskaintza horren berri emateko.