Berriro zabalduko ditu ateak kiroldegiko ikasgelak maiatzean

Zarauzko Hitza 2018ko api. 27a, 08:00

Maiatzaren 2tik ekainaren 30a bitartean irekiko dute aretoa, ikasturteko azken txanpan ikasteko beste gune bat eskaintzeko asmoz.

Kiroldegiko ikasgelak maiatzaren 2an zabalduko ditu berriz ere ateak. Hala, ekainaren 30a bitartean, kiroldegiko arego nagusia ikasteko mahai eta aulkiekin, wifiarekin eta entxufeekin hornituko dute.

Sanz Enea udal liburutegia sasoi batzuetan "txiki geratzen dela" eta, kiroldegiko aregoa ikasgela gisa erabiltzeko "gune egokia izan zitekeela" pentsatu zutela azaldu du Nekane Iribar hezkuntza zinegotziak. Aurreko urteko probaren ostean, jasotako datuak oso onak izan zirenez, aurtengo ikasturteko azterketa garaietan ere ikasgela zabaltzeko erabakia hartu zuten.

Ikasgelaren ordutegiei dagokionez, aurreko aldietan bezala, Aritzbatalde kiroldegiaren ordutegi bera izango du: astelehenetik ostiralera, 18:15etik 21:30era egongo da irekita; larunbatetan 8:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era, eta igandeetan, berriz, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era.