Literaturia 2018, egitaraua

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 3a, 12:08
Donostian egin dute aurkezpena, gaur goizean (Aritz Mutiozabal)

Maiatzaren 24tik 27ra, liburu azoka, aurkezpenak, tailerrak eta zuzeneko musika eta antzerki emanaldiak egingo dituzte Zarautzen. Txilikuri omenaldia ere egingo dio Literaturiak, "haur eta gazte literaturari egindako ekarpen erraldoiagatik".

EMANALDIAK:

Maiatzak 24, osteguna

-20:00etan, Iñurritza Elkartean, Autobiographical poesia-antzerki-interpretatua, Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxeren eskutik.

Maiatzak 25, ostirala

-19:30ean: Artze gogoan sarrera, Andoni Salamero eta Miriam Lukiren eskutik (Antoniano aretoan)

-Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harreguy, Nora Izagirre eta Ruben Caballero ), Oier Guillanen parte-hartzearekin (Antoniano aretoan)

Maiatzak 26, larunbata

-Goizez, Etxezabalan. Bi tailer (izena eman behar da emailez Literaturiako emailaren bitartez): Itzulpen-tailerra eta errezitaldia (EIZIE). Euskarazko Wikipedia-tailerra

-17:00etan: Biziminak emanaldia. Antzezpena, musika eta marrazketa, Itzel konpainiaren eskutik: Itziar Elias, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki. Antoniano aretoan.

-19:30ean: Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada. Aingurak komiki-sailari begirada musikatu bat, Josevisky marrazkilaria, eta Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin.

Maiatzak 27, igandea

-12:00etan: Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza. Zaintza-lanak dakarren aingura eta zama sorkuntzarako bide ere bada. Anjel Lertxundik, Morauk eta Maddi Zubeldiak Alzheimerra eta gaixoen zaintza izan dute euren azken lanen iturburu. Horri buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean.

-17:00etan: Txakur Gorria taldearen Lau emanaldia: Dei. Deitura, hodei, adeitasunez. Opus dei, bedeinkazio, deitoragarri. Dei bat. Lau dei. Lau gara baina ez gara lauak

*Saio guztiak Antoniano aretoan.

MUSIKA PLAZA:

Maiatzak 26, larunbata

-11:00-13:30 eta 16:30-19:00 Liburu azoka. Nobedadeak eta liburu interesgarriak.

-11:30 Ipuin-kontaketa: Maite Franko Mundu-ipurdiak 4-8 urtekoentzat: Oso urrutitik datozen kontu… ilun samarrak. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko dira).

-12:00-13:30 eta 17:00-18:30 Irakurle txokoa (kioskoan), liburu pila eta begirale bat egongo dira umeen zain.

Maiatzak 27, igandea

-11:00etatik 13:30era Liburu azoka. Nobedadeak eta liburu interesgarriak.

-11:30 Ipuin kontaketa: Juan Kruz Igerabide Lili-mamitan lamia 6-10 urtekoentzat: Lamien ipuinak, elkarrekin esateko poemak, eta zenbait igarkizun. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko dira).

-12:00 Literattipia literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, kantak, kalejira eta Txilikuri omenaldia egingo diote, Haur- eta Gazte-Literaturako bere "ekarpen erraldoiagatik".

LIBURU AURKEZPENAK:

Maiatzak 26, larunbata. Garoa Liburudendan.

-10:20 Errepidean. Jack Kerouac. Itzultzailea Iñigo Roque. Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria

-11:00 Zauri Bolodia. Oiar Guillan. Elk: Iraia Elias

-11:40 Arima Animalia. Juankar Lopez-Mugartza. Elk: Lucien Etxezaharreta

-12:20 Zu entzuteko gaude. Xabier Mendiguren

-13:00 Neska bat leku inposiblean. Xabier Amuriza

-13:40 Bioklik. Asel Luzarraga

-16:20 Genero nahasmendua. Judith Butler. Itzultzailea: Ana Isabel Morales

-17:00 Keinu konplizeak. Carlos Cid Abasolo

-17:40 Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz. Sonia Gonzalez

-18:20 Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal. Elk: Miriam Luki