Euskadi mailako txapelketa egingo dute bihar, maiatzak 4, Monte Albertia Ikastetxean. Estetika Saileko Euskoskill txapelketan zortzi ikaslek hartuko dute parte, eta horietatik sei Zarauzko ikastetxekoak dira.
Euskoskilleko irabazleak Spainskillen hartuko du parte, Espainiako txapelketan, alegia. Hura, ordea, ez da bakarrik Estetika Saileko lehia izango. Lanbide heziketako 25 espezialitatek hartuko dute parte, eta espezialitate bakoitzeko irabazleak aukera izango du Europako eta munduko txapelketetan parte hartzeko.