ETAren desegitea (erreakzioak)

Zarauzko EH Bildu: "Baliatu dezagun aukera hau elkarbizitzan eta justizia sozialean sakontzen jarraitzeko"

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 4a, 16:18

ETAren amaieraren inguruan Zarauzko EH Bildu koalizioak eginiko irakurketa.

"ETAren amaierarekin, gure herriaren historiaren aro bati amaiera ematen zaio. Herri eta herritar gisara sasoi gogorra izan da eta gatazka politiko eta armatuak mota guztietako sufrimendua sortarazi du alde guztietan. EH Bilduk gogoan hartu nahi ditu sufritu duten eta oraindik ere sufritzen ari diren pertsona guzti-guztiak.

Urte hauetan guztietan asmatzeak eta akatsak izan ditugu eta horietatik guztietatik asko ikasi dugu. Orain herri gisara urratsak emateko beste abagune bat ireki dela uste dugu. Baliatu dezagun aukera hau elkarbizitzan eta justizia sozialean sakontzen jarraitzeko.

Oraindik ere, bakerik eta askatasunik gabeko herria da gurea eta EH Bilduk hori eraldatzeko bidean lanean jarraituko du etenik gabe eta lortu arte."