2017ko maiatzaren 7an Urola Kostako hainbat udalerritan egin zen herri galdeketa. Zarautzen, Zarahitz herri ekimenak bultzatuta, Nahi al duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan? galderari erantzun zioten 4.865 zarauztarrek, eta horietatik %96,71k baietz bozkatu zuen. Hona hemen egun hartako giroa jasotzen duen bideoa.