Larunbatean ate irekiak egingo dituzte udal musika eskolan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 8a, 10:32

10:30etik 12:30era herritarrek aukera izango dute musika eskola barrutik ezagutzeko, eta bertan egiten den lanari buruz informazioa eskuratzeko.

Ikasten diren gaiak eta musika tresnak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute herritarrek. Dena den, informazio gehiago nahi duenak, ondorengo telefono zenbakira deitu dezake: 686-88 46 28.