Slow Times taldea ariko da zuzenean Santa Marinan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 10a, 09:00

Santamarinetako egitarauaren barruan, Zarauzko Slow Times rythm&blues taldeak kontzertua eskainiko du jai batzordearen tabernaren aurrean. Emanaldia doakoa da, eta 19:30ean hasiko da. Blues doinuak oinarri nagusi izan arren, swing ukitua bilatzen ahalegintzen dira beti. Taldeko musikariek esperientzia badute generoan, besteak beste, Bluestock edo Pariak Bai taldeetan ibilitakoak baitira.

Erlazionatuak