Vans Duct Tape Festival jaialdia ospatuko dute hilaren 18tik 20ra

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 10a, 08:00

Desertu Txikia topaleku bihurtuta, Vans etxeak Duct Tape Festival jaialdia egingo du estreinakoz Zarautzen. Hiru egunez, maiatzaren 18tik 20ra, surfarekin lotutako askotariko jarduerak izango dira.

Alde batetik, nazioarteko longboard txapelketa jokatuko dute, eta ondoren 16 surflarik hauek lehiatuko dira: Zach Flores, Ryan Burch, Andy Nieblas, Harrison Roach, Saxon Wilson, Tyler Warren, Justin Quintal, Alex Knost, Levi Prairie, Jordan Spree, Kai Takayama, Robin Falxa, James Parry, Adrian Lopez, Nathan Sadoun eta Nico Garcia.

Bestetik, Vans etxeko hainbat surflarik – Dane reynolds, Alex Knost, Tanner Gudauskas eta Lee-Ann Curren, esaterako– hainbat surf taula diseinatu eta ekoitziko dituzte egunotan. Era berean, musika eta skate erakustaldiak izango dira.