Urte amaieran eman zuen argitara Delorean laukoteak Mikel Laboa izeneko diskoa, eta gaur, aipatu diskoko Bentara noa abestiaren bideoklipa aurkeztu dute. Alba Yruelak zuzendu du ikus-entzunezkoa, eta hainbat irudi Zumaian eta Zumaia-Deba arteko harraldean daude grabatuta.