Haurrak protagonista santamarinetako Hippie Egunean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 13a, 13:50
Santa Marinako jai batzordeko kideak hippie mozorrotuta (Aritz Mutiozabal).

Atzo abiatu zituzten santamarinak pilota txapelketako finalerdiekin eta mus txapelketarekin, eta gaur haurrei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte. Hippie Eguna izena jarri diote egunari, eta Santa Marinako jai batzordeko kideak halaxe mozorrotuta atera dira kalera. Eskulan tailerrak eta marrazki lehiaketa egin dute goizean; eguraldi txarra zela eta, puzgarriak berta behera utzi dituzte. Arratsaldean, moto eta patinete lehiaketa izango dira, txokolate jana eta entzierro txikia.

Erlazionatuak