Amenabarrek beste urtebetez Ohorezko Zilar Mailan jokatuko du

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 13a, 16:48

Partida inportantea irabazi zuen atzo Amenabar Zarautzek Torrelavegan, bertako taldearen aurka. Norgehiagorakaren garrantzia ikusita, zaletuz betetako hiru autobus irten ziren herritik taldea animatzeko asmoz. Amenabarrek ez zuen hutsik egin, eta larri bada ere, 21-22 irabazi zuen. Garaipenez gain, Villa de Aranda taldeak bere partida galdu zuen, eta ondorioz zarauztarrek Ohorezko Zilar Mailan jarraituko dute.

Itzuleran, zaletuek harrera beroa egin zioten kiroldegi aurreko biribilgune parean, Olga Azcuek bere Twitter kontura igo duen bideoan ikus daiteken bezala.