Realeko emakumezkoen sorrerako taldekoak, Anoetako palkoan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 14a, 12:34

2004an sortu zuen Realak emakumezkoen taldea, eta tartean ziren eskualdeko hainbat jokalari. Zarauzko futbol taldeko lau jokalari ere hasi ziren Realean: Oihana Galdona, Maite Lizaso eta Laura Gomez zarauztarrak, eta Ainhoa Mateos oriotarra. Atzo Anoetan izan ziren, palkoan, Realaren eta Athleticen arteko derbia ikusten. Emakumezkoen futbol festa ospatu zuten.