Aizkorri mendilerrora egingo dute ibilaldia igandean Pagoeta Mendizale Elkartekoek

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 15a, 08:30
Urbia mendiaren tontorra.

Arantzazutik abiatuko dira eta Otzaurteko Bentan emango diote amaiera goiz bueltari, Idiazabal Gaztaren Ibilbideko hirugarren txango honetan.

Igandean, maiatzaren 20an, Aizkorri mendilerro inguruak bisitatuko dituzte Pagoeta Mendizale Elkartekoek. Ohi duten bezala, Agoueseneko biribilgunetik abiatuko dira 07:30ean, eta izena emateko azken eguna ostirala izango da, maiatzaren 18a.

Arantzazutik abiatuko dira, eta Urbiatik eta San Adriango pasabidetik igaro ostean, Otzaurteko Bentan amaituko dute Idiazabal Gaztaren Ibilbideko hirugarren txangoa. 17 kilometro inguru izango ditu ibilaldiak, eta bost ordu eta erdi iraungo du.