Legazpiko txistulari taldea Zarauzko kaleetan ibiliko da larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 15a, 10:46

Goiz Deia txistulari taldeak ohitura du urtero Gipuzkoako herri bat aukeratu eta hura bisitatzearekin bat, han kalejiran ibiltzeko musika eskainiz. Hala, aurten Zarautzen izango dira. Larunbat goiz partean ibiliko da kalean 10-12 laguneko taldea, 10:15etik 11:30era.