Udako praktikak ZARAUZKO HITZAn egin nahi?

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 15a, 19:07
Urola Kostako Hitzaren Zarauzko bulegoa.

Uztailaren 1etik irailaren 15era arte praktikak egiteko deialdia zabaldu du ZARAUZKO HITZAk. Eskaerak eta curriculumak maiatzaren 28a bitartean jasoko dira.

Lanak ordainsaria izango du, eta honako ezaugarri hauek bete beharko dira:

  • Euskara maila ona izateaz gain, kazetaritza, euskal filologia, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak.

  • Eskualdekoa eta bertan mugitzeko autonomia (gida baimena, autoa...) izatea.

  • Teknologia berrien ezagupena

  • Komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa.

Harremanetarako bi aukera daude: uh@hitza.eus helbidea edo 943-89 00 17 telefono zenbakia.