Irudietan: Imanol Muruari omenaldia Alkartetxean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 18a, 11:07

Hainbat zarauztar elkartu ziren atzo Alkartetxean, Imanol Murua herriko alkate ohiaren omenaldian. Bere heriotzaren 10. urteurrena dela eta, herritarrez gain, Eusko Alkartasunako zenbait ordezkari hurbildu ziren bertara, besteak beste, Carlos Garaikoetxea eta Pello Urizar.

Juan Luis Illarramendi alkate ohiak sarreratxoa egin ondoren, Garaikoetxeak hitz batzuk egiteko aukera izan zuen, Muruaren oroimenez. Egungo koiuntura politikoaren aurrean hark izango lukeen jarrerari buruz jardun zen, eta "eredu" izaten jarraituko lukeela azpimarratu zuen. Azkenik, Maritxu Uriari, Muruaren alargunari, lore sorta bat eskaini zioten.