M11ko auzipetuei babesa eskaintzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 18a, 14:19

Terrorismo delitua egotzita, Oreretako hiru gazte eta Beasaingo bat Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte datorren astelehena eta asteazkena bitartean. Aski da! Ez da Terrorismoa lemapean elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan, eta Zarautzen, maiatzaren 22an, asteartean, elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan, 19:00etan.