Santamarinak 2018

Irudietan: santamarinetako danborrada

Atzo gauean danbor hotsek hartu zuten Zarauzko erdigunea. 22:00etan hasi zen santamarinetako danborrada, eta herritarrek gau giro paregabean astindu zituzten danborrak eta barrikak, Musika Bandaren laguntzarekin. Karrozak, xumeki, 50. urteurrena omendu zuen. Gaur eta bihar jarraituko du festak.