Irudietan: Zarauztik Mundura herri bazkaria

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 20a, 09:50

Urtero bezala, atzo eguerdian jatorri anitzeko herritarrak elkartu ziren Gaztelekuan, Zarauztik Mundura egitasmoaren herri bazkarian parte hartzeko. Hainbat ekitaldi egin dituzte aurrez, eta bazkariarekin amaitu dute aurtengo saioa. Familiak elkartu ziren batez ere, emakumezkoak gehienbat. Jatekoa ere, hainbat tokitakoa aukeratu zuten: esaterako, platano frijitua eta fideoak dastatu zituzten.