Zelai Ondo aukeratu dute aurten Udaberriko Kontzertua eskaintzeko Zarautz Txiki eta Txinpirin abesbatzek. 10 eta 17 urte bitarteko abeslariak biltzen ditu Zarautz Txikik, eta Jaione Eskudero eta Antxon Sarasua dituzte zuzendariak. Txinpirin, berriz, 6-9 urte arteko umeek osatzen dute, eta Leire Dominguez dute zuzendari. Bideoan jaso dugu kontzertuaren hasiera.