ZAEko jubenilak Gipuzkoako txapeldunorde

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 21a, 13:12

Asteburuan Mutrikun jokatu dituzte trainerilletako Gipuzkoako Txapelketako estropadak. Larunbatean egin zuten lehen jardunaldia, Gipuzkoako Ligarako azken proba puntuagarria, eta igandean, berriz, txapeldunak erabakitzekoa lehiak. Zarauzko Arraun Elkarteko jubenil mutilak Gipuzkoako txapeldunorde geratu ziren, Getariaren atzetik, ia 12 segundora; eta Ligan eregetariarrak izan dira nagusi eta zarauztarrak bigarren postuan bukatu dute.

ZAEko senior gizonezkoen A ontziak, bestalde, laugarren postuan bukatu dute Liga, eta B ontziak hirugarren Ligatik kanpo jokatzen den Federazio Kopan. Hain justu ere, bigarren ontzi hau garaile izan zen atzoko Federazio Sariko estropadan.