Manolo Urbietak Xake Festarako eginiko abestia entzungai

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 22a, 13:00

Xake Festako antolatzaileek egitasmorako abestia egin zezan eskatu zioten Manolo Urbieta zenari. Musikagile zarauztarrak hil aurretik egin zuen azken abestia izan zen, eta horregatik larunbateko jardunaldian gogoan izan zuten. Kontxi Aizarna alargunak jaso zuen oroigarria. Aizarnak ez ezik, abestiaren osaketan hartu dute parte Ane Sarasuak, Antxon Sarasuak, Ander Zulaikak eta Victor Sanchezek.

Erlazionatuak