Mendi Jardunaldiko hurrengo hitzordua, ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 23a, 08:00

Dirtbag: The Legend of Fred Beckey filma emango dute bihar, Pagoeta elkartearen Mendi Jardunaldien barruan. Bilbao Mendi Film Jaialdiko Sari Nagusia irabazi zuen iaz, baita Ikuslegoaren Saria ere. Antoniano aretoan emango dute, 20:00etan. Aurrez, Where the wild thing play laburmetraia ikusteko aukera egongo da.