Eskubaloiko kadete neskek Espainiako sektore finala jokatuko dute

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 22a, 17:31
Aialako kadeteak asteburuko sektorean. (Luis Epelde)

Txapeldun izan dira zarauztarrak asteburuan etxean jokatutako Espainiako txapelketako C sektorean. Leganes, Lagunak eta Levanteren aurka lehiatu ostean, Aialako neskek lortu dute azken finalerako txartela. Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra jokatuko dute Espainiako sektore finala, Eldan (Herrialde Katalanak).

Kadete mutilek ere asteburu honetan jokatu dute sektorea Asturiasko Nava herrian. Hirugarren postua eskuratu dute, beraz, ez dira azken sektorerako sailkatu.