Iritsi da L’Hermione euskal kostaldera. Atzo, 19:00 aldera zeharkatuko zuen Pasaiako bokalea, San Pedroko kaian atrakatzeko. Pare bat ordu lehenago Zarauztik igaro zen, Pasaiako Itsas Festibalak bere Twitter kontuan zabaldu zuenez. Antolatzaileek iragarri dute gaurtik aurrera eta igandea bitartean bisitatu ahalko dela fragata barrualdetik.