Alkohol gehiegi edatearen kontrako V. pegatina lehiaketa antolatu du Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak, eta lanak aurkezteko epea hilaren 28an bukatuko da; prebentzioa@zarautz.eus helbidera helarazi behar dira lanak. Epaimahaiaren saria da 300 euro Murkileko dendetan erosteko, eta publikoarena 150 euro; Facebooken boto gehien jasotzen duenari emango diote.
Lehiaketaren oinarriak Prebentzio arloko blogean edo Facebook kontuan eskuratu daitezke.