Aingura altxa du Literaturiak

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 25a, 13:49
'Autobiographical' emanaldi poetikoa (Literaturia).

Atzo iluntzean abiatu zuten Literaturia 2018, Ane Zubeldia eta Eider Perez bikotearen Autobiographical emanaldi poetikoarekin. Irekiera ofiziala, ordea, gaur egingo dute: Artze izango dute gogoan, Andoni Salameroren eta Miriam Lukiren, eta ondoren, eMe taldea ariko da zuzenean. Jaialdia asteburu osoan ospatuko dute.