Aiala txapeldun Euskal Kopan eta Amenabar txapeldunorde

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 29a, 11:39
Aiala Zarautz txapeldun Euskal Kopan (Luis Epelde).

Euskal Kopako finala jokatu dute Zarauzko Eskubaloiko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek asteburu honetan. Emaitza ezberdina izan da bakoitzarentzat, ordea: Aiala txapeldun izan da eta Amenabar txapeldunorde.

Bera Bera Senior taldea hartu zuen mendean Aialak, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan. Zarauzko emakumezkoek 28-37ko emaitzarekin nagusitu ziren, eta gogotik ospatu zuten garaipena.

17-23 galdu zuen Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak Euskal Kopako finala, Bidasoa Irun taldearen aurka. Aitor Urbitarteren mutilak gogotsu irten ziren Hondarribiko Hondartza kiroldegiko kantxara, eta berehala jarri ziren aurretik markagailuan. Hala ere, Bidasoak bere maila erakusti zuen, eta 8-12koarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatia berdintzea lortu zuen, eta norgehiagoka estutu zuen, baina azkenean galdu egin zuen.

Amenabar Zarautz txapeldunorde Euskal Kopan (Luis Epelde).