Udaberriko lore eta landareen XI. azoka ospatuko dute

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 30a, 08:30
Duela bi hilabete ospatu zen azkenekoz loreen eta landareen azoka. (Amaia Urbieta Arruti)

Ekainaren 2an, Zigordia kalean, lore eta landare aukera zabala izango da. 10:00etatik 14:30era salgai egongo dira  barneko loreak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak eta landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu.