Aialako kadeteak Espainiako Txapelketako finaleko faserako prest

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 30a, 12:16
Aiala ZKEko kadete neskak.

Gaur hasi eta igandea bitartean, eskubaloiko kadete neskek Espainiako Txapelketako finaleko fasea jokatuko dute Eldan (Alacant). Estatuko zortzi talde onenak neurtuko dituzte indarrak bertan; tartean, Aiala Zarautz taldea. Bigarren multzoan lehaituko da, La Jota, La Roca eta Mislata taldeen aurka. Beste multzoan daude Sant Vicenç, Malkaitz, Elda eta Maravillas.

Maiatzak 30
13:00. La Jota - Mislata
16:00. La Roca - Aiala ZKE

Maiatzak 31
10:30. La Jota - Aiala ZKE
12:30. Mislata - La Roca

Ekainak 1
10:30. Aiala ZKE- Mislata
12:30. La Roca - La Roca

Ekainak 2
17:30ean eta 19:30ean. Finalerdiak.

Ekainak 3
11:00etan eta 13:00etan. Finala eta 3/4 postuak.