Altsasuko gazteen epaiaren aurkako kazerolada, Kale Nagusitik igarotzen.
Hainbat herritar atera zen atzo arratsaldean kalera, Altsasuko gazteen auziaren epaia salatzeko. Bi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete, eta hrrietan mobilizatzeko deia egin zuen Altsasu Gurasoak Plataformak atzo emandako prentsaurrekoan. Zarautzen, Ez da posible. Altsasukoak aske lelopean, protesta zaratatsua egin zuten Alde Zaharreko kaleetan zehar.
Altsasuko gazteen epaiaren aurkako kazerolada, Kale Nagusitik igarotzen.