Indarberrituta ospatu dute 50. urteurrena

Mailo Oiarzabal 2018ko eka. 6a, 11:09
Aizarnazabalgo Obe Hettich enpresaren 50. urteurreneko ospakizuna. (Ihintza Elustondo)
Mende erdia bete du Aizarnazabalgo OBE Hettich enpresak eta ospakizun eguna izan zuten larunbatean. Altzarigintzaren krisiaren ondorioak gaindituta, produktu berrien emaitzekin gustura daude.

Eguneroko lana alde batera utzita, festa giroko jardunaldia izan zute­n Aizarnazabalgo OBE Hettich lantegian joan den larunbatean. Enpresak 50 urte bete ditu eta urtebetetze borobil hori ospatzeko ate irekien jardunaldia antolatu zuen. Langileak, zuzendaritzakoak, familiak eta herritarrak batu ziren prestatu zituzten ekitaldietara.

Joxe Alberdi eta Antonio Lertxundi zarauztarrek sortu zuten duela mende erdi OBE. “OBEk Oculta Bisagras Especiales esan nahi du; eta, era berean, euskarazko hobe ere bai», azaldu du Antxon Lertxundik (Zarautz, 1968). Enpresa sortu zuten familien bigarren belaunaldiaren ordezkarietakoa da Lertxundi; egungo produkzio arduraduna da.

Albistea osorik irakurtzeko: Urola Kostako Hitza