Arte Ederretako ikasleen erakusketa irekiko dute Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 7a, 16:38

Leioako Arte Ederren Fakultateko ikasleen lanen erakusketa zabalduko dute bihar (ekainak 8) Sanz Enea kultur etxean. Bertan, pintura, keramika eta ikus-entzunekoak ikusteko aukera izango da, hilabetez, uztailaren 8ra arte; egunero, 18:00etatik 20:00etara.