Sanpedroak ospatuko dituzte Elkano auzoan

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 28a, 08:00
2016ko San Pedro jaiak, Elkanon. (Aritz Mutiozabal)

Egitarau zabala prestatu du Elkano auzoko festa batzordeak, ekainaren 28tik uztailaren 1era. Ekainaren 30eko afarirako txartelen salmenta ekainaren 17a eta 24a bitartean egingo da, 12:00etatik 14:00etara, Elkanoko elkartean. Prezioa: 25€ helduentzat eta 15€ haurrentzat.

Ekainak 28, osteguna
- 20:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.

Ekainaren 29a, ostirala, San Pedro Eguna
- 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat eraman daiteke elkartera meza aurretik. Epaimahaiak tortilla onena aukeratu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dituzte tortilla pintxoak. Itzeder eta Asier trikitilariek alaituko dute giroa.
- Afaldu ondoren, Itzeder eta Asier trikitilariekin erromeria.

Ekainaren 30a, larunbata
- 11:00. Haur jolasak.
- 21:30. Auzoko frontoian afaria. Txartelak ekainaren 17an eta 24an, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara salduko dira elkartean. Prezioa: 25€ helduak eta 15€ haurrak, festetako zapia barne. (Afaltzeko txartela ekarri beharko da).
- Ondoren, Kupela taldearekin erromeria.

Uztailaren 1a, igandea
- 11:30. Meza nagusia eta ondoren herri kirolak. Giroa alaitzeko Izer eta Alabier trikitilariek emanaldia eskainiko dute. Parte hartzaileak: pilotan Iker Lertxundi-berri, Jokin Eizmendi, Hodei Kurpiztegi eta Xabier Arrite. Aizkolariak Landa eta Arrillaga. Harri-jasotzaileak Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga. Trontzan auzotarren arteko apustua.
- 18:00. Idi proba jokatuko dute Azkoitiko Urtia, Arroako Etxetxo eta Larraulgo Pedro Joxeren idiek.
- Ondoren, erromeria 22:00ak arte Izer eta Alabier trikitilariekin.