Gure Esku Dagoren giza katea

"Zarauztarrok, beste behin ere, irudi ikusgarria osatu genuen"

Giza katea Zarautzen (Amaia Urbieta Arruti).

Zarauzko Gure Esku Dagok esker mezua helarazi die igandeko giza katean parte hartutako herritarrei.

"Kaixo, lagun!

Joan den igandean ez genuen hutsik egin: zarauztarrok, beste behin ere, irudi ikusgarria osatu genuen. 2.400 pertsona elkartu ginen, eskuz esku, gure etorkizuna libreki erabaki nahi dugula aldarrikatzeko, eta 201,9 kilometroko katea osatzen lagundu genuen hartara. Gure Facebookeko orrian ikus ditzakezue Giza Kateko irudi batzuk.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu katean parte hartu zenuten guztioi; aurreko asteetan izenak jasotzen eta kanpaina egiten lagundu zenutenoi; egunean bertan txaleko horia jantzi zenutenoi; bazkarian lagundu zenigutenoi eta beste edozein modutara zuen aletxoa jarri duzuen guztioi. MILA ESKER! Hunkituta eta pozik gaude, eta harro sentitzen gara Zarautzen etorkizunaren eta demokraziaren aldeko erabakitasun eta indar hau guztia ikustean.

Gogoratu hemen ez dela ezer bukatu: Gure Esku Dagok eragin behar den lekuetan eragiten jarraituko du, inurri lanetan, zubiak eraikitzen eta katebegiak lotzen, Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabaki ahal izan dezan. Aurrerantzean ere bide horretan topatuko garelakoan, jaso ezazu besarkada bat eta gure esker ona".

Erlazionatuak

Bideoa: Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Urola Kostan

Zarautz

Eskualdeko kostako herriak zeharkatu zituen igandeko erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak. Hemen duzue herri ezberdinetako irudiak biltzen ...
Irudietan: Giza katea Zarautzen

Zarautz

Aurreikuspenak gaindituz, 2000 lagunetik gora batu dira Gure Esku Dagoren giza kate erraldoira Zarautzen, antolatzaileen arabera.