Aitor Urbitartek ez du jarraituko Amenabar entrenatzen

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 12a, 13:07
Aitor Urbitarte 'Txangurro' (Aritz Mutiozabal)

Aitor Urbitarte Txangurro-k berak eman zuen jakitera berria Twitter bidez larunbatean, datorren denboraldian ez duela Amenabar Zarautz eskubaloi taldea entrenatzen jarraituko.

Jokalari izan ondoren, zazpi urtez gidatu du taldea; lehenengo biak Xabier Letamendiaren laguntzaile gisa, eta azkeneko bostak lehen entrenatzaile modura. "Taldeak aldaketa nahi du, eta ulertzen diet ni neu ere jokalari izan nintzelako", nabamendu du bere mezuan. Aipatu zazpi urteak "oso gogorrak" izan direla azaldu du, eta orain atseden hartuko duela "indartsu bueltatzeko". Era berean, eskerrak eman dizkie guztiei.

Mezuak erantzun ugari izan ditu sare sozialetan, jendearen esker oneko hitzekin. Zarauzko Eskubaloiak ere batu da ondorengo idatziarekin: "Eskerrik asko guztiagatik ! Lan bikaina egin duzu urte hauetan!".

Erlazionatuak